XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gipuzkoa'ko erri batean apaiz zeukan anaiak artu ta berekin eraman zion seme zarrena, eta beste anai bat, kalean bizi zana, etorri zitzaion baserri-lanetarako.

Pakean ta buruauste geiegirik gabe bizitzeko eran jarri zan, beintzat.

Gero, andik bost edo sei urtera, anai apaizarekin zegoan semeak, apaiz egin nai zuala-ta, kezka ta zalantzarik pranko sortu zitzaizkion gajoari, baña, tira... arena ere zuzendu zuan.

Bigarrena, Joxe Erramon, zetorren mutilla, noski.

Sendoa ta trinkoa, paketsua ta amaren esanetara josia, aita zanaren tajua bera omen zekarren lanerako.

Onexek bai jasoko zuela baserria, Jainkoak lagun!.

Ta txikiena ere, Txomintxo, etzan makal-makala, sorgiña umea benetan.

Aiek azitzean, orduan bai erosoo biziko zala!.

Beti ametsetan amaren biotza!.

Gau ta egun bere aiekin amets gozoetan...!.

Baña, askotan ametsak amets, eta usteak ustel....

Udako goiz eder bat zan.

Artajorran ari zitzaizkionen gosaria antolatzen ari zala, Txomin txikiaren ateraldiak par-eragin zion.

Umearen burutasuna izan ere...!.

- Ama, esan zion bat-batean, oetik jeiki ta ikusi zuan bezin laister, amatxo, nik aitatxongana jun nai det.